XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

31. Art. Fatxadak.

Eraikinen fatxaden konposizioa hasiera batean libre deklaratzen bada ere, Udalaren eskariz material gama jakin bat edo diseinu jarraipide batzu erabiltzea galdatu ahal izango da.

Estetika arrazoiak direla-eta, fatxadak kokalekurako nabarmenki desegokiak direnean, eraikuntza lizentzia ukatu egin ahal izango da.

32. Art. Estalkitik kanporatzen diren elementuak.

Ahal den heinean, estalkiaren ezaugarriekin harmonia gordeko dute.

Irrati eta T.B. antena kolektiboak izango dira.

33. Art. Ageriko artekormak.

Fatxada bati propio zaizkion materialez (pintura edo bestelakoaz) amaitu beharko dira.

34. Art. Errotuluak eta argi iragarkiak.

Fatxadekiko paraleloki garatzen diren errotulu, argi, iragarki edo ornamentazio elementuek, 0,10 m.ko gehienezko irtengunea izango dute, 3 m.ko gutxienezko altueratik gora kokatuta egon beharko dute, gehienezkora iritsi gabe, eta ez dira beren lokaleko marko edo portadarik kanporatuko.

35. Art. Euri uren zorrotena.

Ahal dela, eraikineko euri urak bertikalki eroango dira, eraikuntzarako ordenaturiko bolumenaren barruan, fatxada lerrotik kanpora ez daitezen horietan.

Zorrotenak espaloiekin edo kanpoaldeko espazioekin kontaktuan geratzen badira, hodia burdinurtuzkoa izango da, behe oinaren altuera guztian behintzat.

36. Art. Espazio libre pribatuak.

Jabetza partikularreko jardin, patio edo espazio libreak apaindura eta itxura baldintza egokietan iraun eraziko dira derrigorrez, beharrezko urbanizazio baldintzez hornituta egongo direlarik (euri uren bilketa, argiteria,...).

Espazio hauetan erregai deposituak instalatzea, depositua lurreko sestratik inolako elementurik kanporatu gabe lurperatzen baldin bada soilik baimenduko da.

37. Art. Separazioak eta finka itxierak.

Finken separazioa eta bide publikoarekin mugakide diren itxierak burdinsarez eraikiko dira horma gainean, eta gehienez ere bi metroko altuera izango dute, hormarena ez delarik 1,20 m.tik gorakoa izango.

Adierazitako altuerak honako era honetan zenbatuko dira:

a) Finka separazioetan, horma sostengatzen deneko lurraren sestratik.

b) Bide publikoarekin mugakide diren itxieretan, haren sestratik .

VIII TITULUA

URBANIZAZIO OBREN EXEKUZIOA

38. Art. Proiektu motak.

Urbanizazio obrak dagokien proiektuari jarraiki exekutatuko dira.

Proiektu hau Lurzoruaren Legeko 15. artikuluak eta Planeamendu Erregelamenduko 67.ak aurrikusitakoetakoa izango da.

39. Art. Proiektuaren edukina.

Legeak eta Planeamendu Erregelamenduak galdatutako dokumentu eta xehetasunez gain, plan honi dagozkion ordenazio planoak, bidesarea eta zerbitzu sareen eskema bilduko ditu.